:::: MENU ::::

Miniaerosorgailuen funtzionamendua

Potentzia txikiko teknologia eolikoaren merkatuan aukera asko egon izan dira. Honek, neurri batean, teknologiaren heldutasun gabezia islatu izan du, baina apurka-apurka egoera hau aldatzen ari da, irtenbide egokienak gailentzen ari baitira, diseinuak gero eta antzekoagoak direlarik.

Konfigurazio komun batera garamatzan eboluzioa antzematen da jada eta aerosorgailuek, lehenengo begiratuan, oso desberdinak diruditen arren, kontzeptualki gero eta antzekoagoak dira.

potentzia txikiko aerosorgailu baten oinarrizko atalak

Potentzia txikiko aerosorgailu baten oinarrizko atalak

Aerosorgailuaren oinarrizko lehen atala errotorea da, haizearen energia zinetikoa energia mekaniko bihurtzen duen pieza. Elektrizitate sorgailuak, mekanikoki errotorera akoplatuta, energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen du, oro har frekuentzia eta tentsio aldakorrekoa. Potentzia txikiko aerosorgailuaren azken oinarrizko atala lema edo buztan aleta dugu, finean orientazio sistema dena. Osagai guzti hauek, bistekoa denez, egitura euskarri baten bidez, lurretik distantzia batera egon behar dute eta, azkenik, potentzia egokitze sistema bat beharrezkoa da: bateriak kargatzeko (saretik isolatutako sistemetan) CA/CC trukatzailea eta karga erregulatzaileak; sarera konektatutako kasuetan, aldiz, erregulatzailea inbertsore batek ordezkatuko du.

Azkenik, potentzia txikiko aerosorgailu orok eduki behar du gainabiaduraren aurkako babes sistema bat, haizearen muturreko abiadurei aurre egin ahal izateko. Gailu hau funtsezkoa da aerosorgailuaren segurtasunerako eta bere bizitza ahalik eta gehien luzatzeko, palek (arrisku handieneko osagaiak) karga mekaniko handiegiak jasatea saihestuz. Aerosorgailu denek, txikienek izan ezik (< 100 W), larrialdietan errotoreak bihurtutako potentziaren mugatzaile izango den sistema aerodinamikoren bat dute. Ezin da potentzia txikiko aerosorgailuaren guztizko segurtasuna bermatu kontrol aerodinamikoa eta balazta sistema elektriko edo mekanikoa izanda ere, beraz, gainabiaduraren kontrol sistema ezinbestekoa da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top