:::: MENU ::::

Zoru erradiatzailea

Zer da zoru erradiatzailea?

Zoru azpian uniformeki banatutako hodi sare bat da. Hodi hauetatik ura joan-etorrian dabil, eta honela tenperatura atsegina lortzen da neguan zein udan.

Kalefakzio aroa

Ura 35º eta 40º arteko tenperaturan pasatzen da zoruaren eta 3 eta 5 zm arteko mortero geruza baten azpitik. Beroa zoruak banatzen duenez, erabiltzaileentzako tenperatura bikaina lortzen da. Gainera, metodo honen bidez energia aurrezten da, gela edo areto baten behar termiko handienak beronen beheko aldean baitaude.

Hozte aroa

Bero handieneko aroetan giroa hozteko erabil daiteke instalazio berbera. Kasu honetan ura 17º inguruan ibiliko da zorupetik, era honetan gehiegizko beroa xurgatuz eta freskura eskainiz.

Osagaiak

  • Xafla isolatzailea: Bere funtzio nagusia azpiko bero galerak gutxitzea da, energia kontsumoa murriztuz. Honez gain, isolatzaile akustiko funtzioa ere egiten du.
  • Banda perimetrala: Xaflen ertzak isolatzen dituen eta instalazioaren eta hormen arteko banaketa bermatzen duen espuma banda da.
  • Hodia: Berotu beharreko azaleran zehar ura garraiatzen duen elementua da.
  • Mortero xafla: Zolaren estalkia (egurra, keramika…) jasaten duen zementuzko xafla.
  • Banaketa kolektoreak: Ur emariak instalazioaren zirkuito desberdinetara banatzeko balio dute.
  • Erregulazio klimatikoa: Kanpoaldeko baldintza klimatikoak kontuan hartuta, zoru erradiatzaile sistemen egokitasuna kontrolatzen duen atala da.
  • Gunekako tenperatura kontrola: Elementu honekin gela bakoitzeko tenperatura era independentean kontrolatzen da.

Erabilerak

  • Etxebizitzak
  • Ospitaleak, bulegoak, fabrikak, eskolak…
  • Kirol instalazioak
  • Kanpoan (izotzaren kontrako guneak…)

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top