:::: MENU ::::

Pellet

Zer da pelleta?

Pelleta egurrezko oinarria duan erregai luzanga eta pikortsua (pentsu itxurakoa) da. Zerrautsa prentsatuz eskuratzen da. Biomasaren ezaugarri fisiko eta mekanikoak definitzen dituzten elementuek, hots, zelulosak, hemizelulosak eta ligninak, agromeratzaile natural bezala jokatzen dute prozesu honetan. Ez da behar, beraz, egurraz gain, kolarik ez bestelako substantziarik. Prozesu honek itxura distiratsua ematen dio eta dentsoago egiten du.

Pelletaren onurak

pellets

  • Onura ekonomikoak:
    • Erregai fosilak baino zatia merkeagoa da (gasoleoa baino %50 merkeago)
    • Ez dago hirugarrenen menpe egon beharrik eta, beraz, ez dago erregai fosilen prezioen gorabeherekiko menpekotasunik.
  • Segurtasuna:
    • Pelleta biltegiratzean ez dago leherketa arriskurik, ez da lurrunkorra, ez du usainik ez ihes-jariorik sortzen eta isuririk gertatuz gero erraz batzen da. Ez da toxikoa gizakientzat.
  • Erosotasuna:
    • Pelletaren ezaugarri fisikoek fluido bat balitz bezala maneiatzea ahalbidetzen dute. Honela, pelletaren garraioa, biltegia betetzea, erretzea eta garbitzea era automatikoan egin daitezke.
  • Ekologikoak:
    • Energia iturri berriztagarria da.
    • Egurra baino era efizienteagoan erretzen da.
    • Errauts gutxi sortzen du, guztiz biodegradagarria eta ongarri bikaina dena.

Ezaugarriak

DIAMETROA DENTSITATEA LUZERA BERO-AHALMENA GRANELERA PISUA UR NEURRIA ERRAUTS NEURRIA AZUFRE NEURRIA  NITROGENO NEURRIA  KLORO NEURRIA  GUTXI GORABEHERAKO BALIOA 
3 – 14mm 600 – 750m3/kg 1 – 7 zm 3.500 – 5.000 Kcal/kg 650 kg/m3  < %10  < %1  < %0.04  < %0.3   < %0.02  2 kg PELLET = 1 kg gasoleo

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top