:::: MENU ::::

Egurra

Egurra berogailu, beheko su edo sukaldeen erregai gisa erabil daiteke. Su-egur hau zuhaitzetatik eskuratzen da zuzenean eta, beraz, biomasaren forma zaharrenetakoa da.

Munduko biztanle gehienentzat egurra da energia iturri nagusia, petroleoaren edo beste edozein erregairen gainetik. Hala ere, egurra energia iturri berriztagarri eta jasangarria dela baieztatu ahal izateko, su-egurrerako botatzen den arbola bakoitza birlandatu behar litzateke. Honela, landare berriak aurrekoa erretzean askatzen den karbonoa xurgatuko du eta, era berean, etorkizuneko egurra izango da.

arte egurra

Su-egur motak

Beste ezer aztertzen hasi aurretik, esan beharra dago sua behar bezala egiteko egurra lehor egon behar dela. Honetarako onena txikitu ondoren urtebetez lehortzen egotea da. Izan ere, egur lehorrak, gutxi gorabehera, egur berdeak duen bero ahalmenaren bikoitza izan dezake.

Egur motari dagokionez, bi talde nagusi bereiz litezke: egur gorra eta biguna. Ñabardura gehiagotan sartu gabe, esan liteke oro har egur gogorra biguna baino hobea dela sutarako, bero ahalmen handiagoa baitu. Artea, pagoa, olibakia, haritza… esaterako, kalitatezko su-egurrak dira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top