:::: MENU ::::

Eguzki energia termikoaren funtzionamendua

Eguzki instalazio termiko baten funtzionamendua ez da konplexuegia: panelak eguzki izpiak jasotzen ditu, beroa xurgatuz. Paneletik ura pasaraziko da, beroa likido honetara transmitituz ondoren biltegiratua izateko, kontsumitu behar denean eskuragarri egon dadin.

esquema de una instalación solar térmica

Osagai eta tresnen deskribapena

Eguzki kaptadoreak

Eguzki kaptadorea edozein eguzki sistema termikoren oinarrizko osagaia da. Bere egitekoa eguzki energia jaso eta bertatik pasatzen den likidoari ematea da.

Metatzaileak

Energia beharrizanak eta jasotze denbora ez datoz beti bat. Beraz, beharrezkoa da metatze sistema bat izatea, eguzki erradiaziorik apenas jasotzen denean eskariari aurre egin ahal izateko.

Bero trukatzaileak

Eguzki instalazio batean trukatzailea erabiltzen da likido baten beroa beste likido bati pasa nahi zaionean, bi hauek ez nahasteko moduan. Trukatzailea egon dagoen kasuetan, berak betetzen du kaptadoreek xurgatutako energia ura eta izotzaren aurkakoa daukan likidotik metatzailearen komun ontzietako uretara transmititzeko funtzioa.

Zirkulazio bonbak

Zirkulazio bonbak motor elektriko batek eragindako tresnak dira. Hauen funtzioa da likidoa zirkuitoan zehar ibiltzeko beharrezko energia ematea, karga galerei aurre eginez, likidoa.

Isolamendua

Isolamendua oinarrizkoa da eguzki energia termiko instalazio batean, bero galerak ekiditen lagunduko baitigu.

Espantsio-ontzia

Bere egitekoa zirkuitu itxi bateko likidoaren dilatazioak (tenperatura gorakadek eragindakoak) xurgatzea da. Irekiak edo itxiak izan daitezke.

Hauek dira eguzki sis tematermiko baten osagarri nagusiak. Hala ere, gauza gehiago ere izango ditugu sistemak behar bezala erantzun dezan, hala nola hodiak, balbulak, purgagailuak, termometroak, trermostatoak…

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top