:::: MENU ::::

Eguzki energia fotovoltaikoaren funtzionamendua

Eguzki sistema fotovoltaikoaren osagaiak

  • Modulu fotovoltaikoak. Oinarrizko osagaia da, bere xedea eguzki erradiazioa jaso eta korronte elektrikoa sortzea baita. Modulu hauek ondorengo osagaiak dituzte:
    • Siliziozko eguzki zelulak edo zelula fotovoltaikoak.
    • Kanpo estaldura, oro har beirazkoa, kaptazio handiagoa ahalbidetzeko.
    • Material kapsulatzailea, zelulak babesten dituena.
    • Atzeko estaldura. Beirazkoa izan ohi da eta modulua babesteko funtzioa du.
    • Konexio elektrikoak. Moduluaren atzekaldean kokatzen dira eta eskuragarri egon behar dute.
    • Metalezko markoa, altzairuzkoa edo aluminiozkoa. Osagai multzo guztia biltzen du.
  •  Metatzaile elektrikoakEnergia beharrak eta kaptazio denborak ez datoz beti bat. Hortaz, beharrezkoa da metatze sistema bat izatea energia behar dugunean erabilgarri izateko.
  •  Erregulatzailea. Bateriaren karga eta deskarga prozesuak kontrolatzen dituen tresna da. Honi esker berdintzen da baterien karga.
  •  Alderantzikagailua. Moduluetan sortutako korrontea karga elektrikoen kontsumo baldintzetara egokitzen duen sistema da.
  •  Bestelako elementuak. Instalazioaren segurtasun eta kontrolerako beharrezko direnak:
    • Kable-sarea
    • Konexioak
    • Babesgarriak
    • monitorizazioa eta kontrola

esquema de un sistema fotovoltaico

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top