:::: MENU ::::

Aerotermiaren funtzionamendua

Aerotermiaren funtzionamendu printzipioa sinplea da: bero bonba batek kanpoaldeko airea xurgatu eta bertako kaloriak berreskuratzen ditu, energia hau bero bilakatuz, etxeko kalefakzio zirkuitura bideratzeko. Prezesu fisiko honi “termodinamika” deritzo.

Erabiltzen den mekanismoa hozkailuek erabiltzen dutenaren kontrakoa da: likido hoztaile batek, egoera aldaketen bidez, tenperatura baxuagon dagoen airearen beroa erauzi eta tenperatura altuagoko likidoari ematen dio, honela beroaren fluxu naturala bihurtuz.

esquema del funcionamiento de la aerotermia

Zehazki, aerotermiaren funtzionamendua bero bonba baten eta airearen beroa ur beroa sortzeko erabiltzen duen metatzaile baten arteko konbinazioan datza:

1. Haizagailu batek kanpoko airea xurgatu eta bero bonbara eramaten du. Lurrungailuaren hegaldun bateriatik pasatzean, aireak bere beroa uzten du, eta 10 bat gradu zentigradu galdu ondoren kanporatu egiten da.

2. Likido hoztailea lurrungailutik pasatzen da, aireak utzitako berao jasoz. Prozesu honek hoztailea egoeraz aldarazten du presiora lurrunduz eta tenperatura egonkorretan (0ºC; 5 bar).

3. Gas hoztailea konpresoretik pasatzen da. Hemen, presioa handitzerakoan, tenperatura igo eta hoztailea lurrun gainberotu egoerara (70ºC; 20 bar) jasotzen da.

4. Kondentsadorean hoztaileak bere beroa metatzailean dagoen urari ematen dio. Prozesu honen bidez lurrun gainberotu egoeratik egoera likidora igarotzen da hoztailea, presio konstantean kondentsatuz, baina tenperatura galera handiarekin (70-40ºC; 20 bar).

5. Likido hoztailea espantsio-balbulatik pasatzen da, tenperatura eta presioa galtzen ditu eta hasierako tenperatura eta presio baldintzetara itzultzen da (40ºC ->0ºC; 5bar). Honela, ziklo termodinamikoa berriz has daiteke.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top