:::: MENU ::::

Pellet berogailuak

Pellet berogailu batek gela berotzeko balio du, gure kalefakzio sistemaren osagarri bikain gisa. Batez ere, azkar eta gastu handirik gabe berotu beharreko gela edo aretoerako da egokia. Behar duten bakarra ke irteera batera sarbidea izatea da. Instalazioa sinplea da kontsumo murritzetarako.

Funtzionamendua

Pellet berogailuek funtzionamendu guztiz automatikoa dute, ordu programatzaile eta giro termostato eta guzti, hau da, pizte eta itzaltze funtzio automatizatuak ditu. Deposito eta sistemaren arabera, estufa maiztasun handiagoz ala txikiagoz bete beharko da pelletez. Estufa hauen diseinuak, gainera, egongelari giro atsegin eta erosoa emango dio.

Mantenua

Pellet berogailu bat mantentzeko zeregin nagusia garbitzea da, piezek ez baitaukate higadurarik. Pelleten errekuntza nahiko garbia da, baina beste erregairen bat erabiliz gero, oliba hezurrak esaterako, makina askoz gehiago zikintzen da. Erregai gisa pelletak soilik erabiliz gero, nahikoa izango da hotz aroaren amaieran garbitzea, hau da, urtean behin. Makina batzuek lan ordu kontagailu bat izaten dute, noiz garbitu beharra dagoen jakin ahal izateko. Bestela, nahikoa litzateke urtean behin garbitzea edo, erabilpen handia izan badu, urten birritan.

Segurtasuna

Segurtasunari eta sute arriskuari dagokionez, pellet berogailuak egur tximinia itxi baten antzeko portaera dauka, baina lehenengoek automatikoki lan egiten dute. Erregaiak, pelletek, nekez har lezakete su eta ez dute eztanda egiten, gasoilak eta gasak ez bezala.

Pellet berogailu kanalizatuak

Kontuan hartu behar da pellet berogailuak kalefaktore haizatuak direla, hau da, aireztapenaren bidez berotzen dutela. Egur berogailuak ez bezala, tresna hauek ez dute bero handirik ematen xasisaren bidez. Pellet berogailu gehientsuenek aire beroa botatzen dute aurreko aldetik. Hala ere, badira, beste gela batzuk berotzeko, hodi bidez aire beroa garraiatzeko irteera bat edo bi dutenik.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top