:::: MENU ::::

Eguzki energia fotovoltaikoa

Zer da eguzki energia fotovoltaikoa?

Eguzki energiaren bidez korronte zuzena sortzen duen teknologia da. Elektrizitate sorkuntza hau efektu fotovoltaikoa bezala ezagutzen den efektuaren bidez egiten da.

Efektu fotvoltaikoa ematen dela esaten dugu eguzki erradiazioak gailu erdieroale baten elektroiak kitzikatzen dituenean. Honek potentzial diferentzia txiki bat sortzen du eta, gailu fotovoltaikoak seriean konektatuta, alde hau biderkatu eta potentzial diferentzia handiak lortzen dira.

Jatorriak

Efektu fotovoltaikoa XIX. mende erdirako ezaguna zen (Alexandre-Edmond Becquerel fisikari frantziarrak antzeman zuen 1839an), baina joan den mendeko 50. hamarkadara arte panel fotovoltaikoek ez zuten benetako garapenik izan. Gerra hotzearen garaiak ziren, espazioko lasterketan bete-betean sartuta, eta bestela ezin izan zitekeen moduan, komunikazio satelite geoegonkorrak elektrizitatez hornitzeko panel fotovoltaikoak erabiltzeari ekin zitzaion. Ordutik hona energia berriztagarri iturri nagusienetakoa izaterainoko besteko garapena izan du teknologia fotovoltaikoak.

paneles fotovoltaicos

Erabilerak:

Esan liteke bi eguzki instalazio fotovoltiko mota daudela: saretik isolatutako sistemak eta bertara konektatuta daudenak. Sistema bietako bat hautatzeko garaian instalazio konkretuaren aukerak eta izango dituen erabilerak aztertu beharra dago.

  • Isolatutako sistema fotovoltaikoak: Banaketa elektrikotik kanpo dauden tokietarako egokiena da: heriguneetatik urrun daduen baserrietarako, mendiko aterpeetarako, ur bonbeoak…
  • Sarera konektatutako sistema fotovoltaikoak: Banaketa elektrikoan aritzen diren konpainiak legez energia erostera behartuta daude. Beraz, sistema hauek edonorako balio lezakete; adibidez, etxe eta fabriketako teilatuetarako.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top