:::: MENU ::::

Energia minieolikoa

Zer da energia minieolikoa?

Energia minieolikoa 100 kW baino potentzia txikiagoa duten aerosorgailuak erabiliz haize baliabideen aprobetxamenduan datza. Beraz, energia iturri garbi eta jasangarria da, eta norbere hornikuntzarako (sare elektrikorik ez duten lekuetarako, batez ere) zein sarea hornitzeko erabil daiteke.

Jatorria

Potentzia txikiko haize energia, bere ezaugarriak tarteko, etxetresna elektrikoen kontsumoari aurre egiteko edo eskari elektriko handirik ez duten etxe multzoen beharrak asetzeko definitu zen.

Garapena

Azken hamarkadetan instalazio minieolikoen kopurua haziz joan da, neurri handi batean sarera konektatutako sistemen hazkundea eta, txikiagoan, sistema isolatuen eskaria medio.

instalacion aerogenerador minieolica

Amerikako Estatu batuetako familia batek, bataz beste, orduko 11.496 kW erabiltzen ditu urtean. Eskari horri erantzuteko 10 kWko turbina bat beharko litzateke.

Europan, aldiz, kontsumoa estuagoa da, eta 4 kWko turbina batekin familia batek bere burua horni lezake. Txinako familia batek, bataz beste, nahikoa luke kW bakarreko aerosorgailu batekin.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top