Tximinia hidraulikoa
Tximinia hidraulikoak ohiko beheko suaren abantaila estetikoak, gure mendeko kalefakzioaren konforta eta naturaren zainketarako behar berriak bateratzen ditu. Zalantzarik gabe, biomasaren (egurra) aprobetxamenduaren aukera sinpleena da.
- Egurraren, ezpalen eta briketen errekuntza eraginkorra ahalbidetzen du.
- Erregaiaren elikatzea eskuz egin beharko da.
- Zirkuitu hidraulikodun tximinia zure berogailuekin edo zoru erradiatzailearekin konektatzen da galdara bat bailitzan. Kalefakzio sistema ekologiko eta ekonomikoa eskuratuko duzu segurtasun bere guztiekin.
Abantailak
- Espazioa eta dirua aurreztea. Beheko sua soilik erabiliz gas galdararen, bigarren tximiniaren eta instalazio bikoitzaren kostua aurreztuko duzu; gainera, lekua berreskuratzen da
- Erregaiaren kostua aurreztea. Egurrarekin funtzionatzeak, bere errendimenduari esker, gasaren bidezko kalefakzioarekiko %60 inguruko aurrezkia ekar lezake, beraz, inbertsioa denbora gutxian amortizatuko da.
- Erabateko segurtasuna. Tximiniek sistema segurua dute, azkar instalatzeko modukoa eta funtzionamendu bermea duena.
Ohiko egur tximiniak
Betiko beheko suak dira. Egongelari giro abegitsua ematen diote eta errekuntzan sortutako ia bero guztia gelan bertan geldituko da.
Sua pizteko produktuak
- Pinu ezpalak
- Pinaburuak
- Pinu kosteroak (aparailu handientzako)
- Su pastilak