:::: MENU ::::

Biomasa

PELLET
EGURRA

Zer da biomasa?

Biomasa, energia iturri gisa, prozesu biologiko hurbil batean sortutako materia organikoa da (kontzeptutik at geratzen dira, beraz, petroleoa, ikatza edo gas naturalaren gisako erregaiak, material biologikoetatik eratorriak diren arren, denbora luzean jasandako transformazioek beren izaera aldatu baitute). Beraz, esan daiteke gizakiak erabilitako lehen energia iturria dela, sua deskubritu zuenetik baliatzen du eta.

Biomasa natural

Jatorriaren arabera, hiru multzotan bana daiteke biomasa: biomasa naturala, hondakin biomasa eta energia laboreak.

  • Biomasa naturala gizakiak esku-hartu gabe ekosistema naturaletan sortzen dena da. Orbelaz edo zuhaitz adarrez ari gara, esaterako.
  • Hondakin biomasa laborantza-, baso- eta abeltzaintza-jardueretan edo nekazaritzako elikagaien industrian zein egurraren transformazioarenean sortzen da. Baita araztegieen hondakinetan ere. Multzo honetan sar litezke, beraz, aihena, egurra, zerrautsa (beronetik sortzen da pelleta), oliba hezurrak…
  • Energia laboreak ustiapen energetiko soilera bideratuta dauden landaketa begetalak dira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top