:::: MENU ::::

Lege Oharra

Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan –Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa– xedatutakoaren arabera, Ekidom Ingeniería Domótica y Solar S.L. (aurrerantzean Ekidom) enpresak, Web Gune honen bidez informazioaren gizartearen zerbitzuak ematen dituenez, interesdunentzat eskuragarri jartzen ditu informazio orokorreko datu hauek:

  • Enpresaren izena: Ekidom Ingeniería Domótica y Solar S.L.
  • Izen komertziala: Ekidom Energia Berriztagarriak
  • Domicilio Social: Xemein Etorbidea 12, Markina-Xemein
  • CIF: B95433686
  • Telefonoa: 94 603 19 67
  • e-Maila: info@ekidom.com
  • Erregistro datuak:  Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, BI-46963 Orria 4728 Tomoa 105 Orrialdea

Web gune honetako eduki guztiak –besteak beste eta izaera mugatzailerik gabe testuak, grafikoak, irudiak, diseinua, horiei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak eta markak, izen komertzialak edo beste edozein ikur bereizgarri– Ekidomenak edo berauen legezko jabeenak dira. Bi alderdien artean egin dira eskubide horiek lagatzeko/horien lizentzia emateko beharrezko akordioak. Horrenbestez, erreserbatuta daude eduki horien gaineko eskubide guztiak.

Debekatuta dago edukien kopia egitea, osorik edo zati batena, edozein modutan edo euskarritan, dela mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa edo bestelakoa, bai eta edukiak hedatzea, publikora azaltzea edo banatzea, aldez aurretik Ekidomek edo eskubideen legezko jabeek horretarako baimena espresuki ematen ez badute.

Ekidomek ez du bere gain hartuko erabiltzaileek edukiak erabiltzeagatik edo indarrean dauden legezko xedapenak urratzeagatik sor ditzaketen kalteak edo ondorioak.

Datuen babesa

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren –Datu Pertsonalen Babesa xedatzen duten arauei buruzkoa– eta uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera -Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa–, Ekidomek jakinarazten dizu borondatez ematen dituzun datu pertsonal guztiak fitxategi automatizatu batean gordeko direla eta Ekidom dela fitxategi horren arduraduna. Zuk egindako kontsultei erantzuteko erabiliko dira datu horiek. Datu pertsonalak emandakoan, Ekidomi baimena ematen diozu, ezbairik gabe, zure datu pertsonalak jasotzeko eta hemen adierazitakoaren arabera erabiltzeko.

Ekidomek konpromisoa hartzen du datuak hirugarrenei ez uzteko, saltzeko edo hirugarrenekin partekatzeko, zuk espresuki onartzen ez baduzu. Bestalde, Ekidomek datu pertsonalak ezeztatuko edo zuzenduko ditu, okerrak edo osatugabeak badira edo dagokien helbururako beharrezkoak edo egokiak ez badira, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera –Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa–. Halaber, Ekidomek aintzat hartuko ditu datuetara sartzeko eta horiei aurka egiteko zuk egindako eskaerak, Lege Organikoaren arabera. Besteak beste, hauek dira datu pertsonalak: izena, abizenak, telefonoa eta helbide osoa (bide publiko mota, bide publikoaren izena, solairua, atea, posta-kodea, herria eta probintzia), baita erabiltzailearen helbide elektronikoa ere. Ekainaren 6ko 994/1999 Errege Dekretuaren bidez onartutako Segurtasun Neurriei buruzko Araudiak eskatzen dituen segurtasun-mailak bermatzen ditu Ekidomek. Alabaina, Ekidomek ez du ardurarik hartzen bere baitakoak ez diren hirugarrenek sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzailearen fitxategietan sor ditzaketen aldaketen ondorioz eragindako kalteez.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top