:::: MENU ::::

Aerotermia

Zer da aerotermia?

Aerotermiaren printzipioa inguratzen gaituen aireak daukan energia erabiltzea da. Energia hau etengabe berrizten da lurrazalak jasotzen duen eguzki energiari esker eta, era honetan, airea energia iturri amaitezin bihurtzen da.

Aireak beti ditu kaloriak, baita negu gorrian ere. Are gehiago, aireak inolako berorik ez izateko zero absolutuko (-273,15 °C) tenperatura izan behar luke. Teorian, honen arabera, muturreko limite horretaraino kaloriak erauz dakizkioke aireari. Gure inguruan, baina, tenperatura nekez jaisten da -10ºCtik eta, normalean, hau baino nahikoa altuagoa izan ohi da. Beraz, negu gorrienean ere, aireko kaloriak eskura edukiko ditugu.

Aireko energiari etekina ateratzeko bero bonba aerotermikoak erabiltzen dira, nagusiki berogailu edo hozte sistemetarako eta komun ontzietako ur beroa produzitzeko.
bomba de calor aerotermica

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.más información

Top